KOBAZ KOBA TRAIL bi probaz osatua dago: Artzei bidea (15 km) eta Zaldei bidea (30km). Zestoako lurretan, azken izotz aroan, paleolitoaren amaieran, lehen gizakiak bizi izandako hainbat koba aurkitzen dira, non gizaki haien aztarna material ugari eta labar arte ikusgarria aurkitu diren. Lasterketaren ibilbidea berauetatik igarotzen da, kobaz- koba lehen gizakienak izan zitezkeen bideak jarraituz.
Artzei bidea eta Zaldei bidea Ekain kobazuloan (Ekain koba, 2008an UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatua) aurkitzen diren eta izen berbera duten bi galerien omenez izendatu ditugu. Artzei, Izotz Aroan Zestoa inguruko leizeetan bizi ziren hartz haien omenez, eta Zaldei, zaldien erresistentzia eta edertasuna aintzat hartuaz.
