KRONOLOGIA: 3.000-1.500 urte

Izarraitzeko multzo megalitikoan sailkatzen da, 600/700 metro inguruko altitudean aurkitzen dira megalito hauek. Monumentu mota hau Burdin Aroko hilobiei loturik egon ohi da.

Deba eta Zestoaren artean dagoen Endoia auzoan kokatzen den harlauza itxurako iruinarri edo menhirra da, errepidearen ezker aldean dago, Artzabaleta baserrira hartzeko pistaren ondoan. Izarraitzeko multzo megalitikoan sailkatzen dena. Multzo honetako elementuak 600/700 metro inguruko altitudean aurkitzen dira. Monumentu mota hau Burdin Aroko hilobiei loturik egon ohi da. Megalitoak harri handiz osaturiko Historiaurreko monumentuak dira, beraiek eraikitzeko inongo itsasgarririk ez da erabiltzen, harri handi batek edo gehiagok osatzen ditu multzoak eta bata bestearen gainean jarriz egiten dira. Megalitoak munduko eremu desberdinetan aurkitzen dira, mota desberdinetakoak daude eta erabilera desberdinak izan dituzte, hileta erritualen gune izan dira, baina lurraldeen arteko mugak markatzeko balio zezaketen, gertakari gogoangarriren bat gogoratzeko… Euskal Herrian ere megalito mota desberdinak daude, hala nola, trikuharriak, menhir edo iruinarriak, kromlechak, zistak, tumuluak…

Deskribapena:

Kareharrizko harlauza edo monolito bat da, gaur egungo Endoia auzorako errepidearen ondoan kokatua. Lur gainean 1,35 metrotako altuera du, oinean 1,75 metroko zabalera eta muturrean 0,20 metroko zabalera du, lodiera berriz, 0,30 metrokoa.

Related Projects
Kontaktua

Edozein zalantza argitzeko harremanetan jarri.
Para resolver cualquier duda ponte en contacto con nosotros.

Not readable? Change text.

Start typing and press Enter to search