KRONOLOGIA: 13.000-12.000
Zestoako udalerrian egindako azken labar arte aurkikuntza da, 2016ko udaberrian eginikoa. Oraingoz zaldiak eta ahuntzak agertu dira hormetan zizelaturik.
2016ko udaberrian Azpeitiko Antxieta Arkeologia Taldeko kideak lehendik ezagutzen zuten haitzulo batetara itzuli ziren Aizarnan, hasierako ikerketetan topatu ez zituzten irudi grabatuak aurkitu zituzten. Zestoako udalerriaren barruan oraingoz egin den azken labar arte aurkikuntza da.
Irudien estiloagatik, Goi Paleolitoaren oso hasierakoak edo bukaera aldekoak izan behar zutela pentsatu zen hasieratik, badirudi bigarren hipotesia nagusitzen dela eta irudiak duela 13.000-12.000 urte inguru eginak direla, Goi Madeleine aldiaren bukaeran.
Altzolaras bailararen goiko partean kokatzen da, Erraila eta Amaldaren arteko lurraldean, errekaren mailatik ez oso urruti.
Bertan ahuntz baten eta zaldi baten irudia identifikatu ahal izan dira, hauez gain, etorkizuneko lan lerroa markatuko duten zenbait marra ere aurkitu dira.
Horman zuzenean harri zorrotz batekin marraztutako irudi zizelatuak dira, animalearen kanpoko lerroa adierazten dute.
Deskribapena:
Kobazuloa berez txikia eta iristeko oso zaila da, gainera, irudiak pasabide bereziki estu eta deseroso batean eginak daude, momentu jakin batean eginak direla pentsatzen da, irudi asko dituzten kobazuloetako irudiak denboran zehar gehitzen joan direnak izan ohi diren bitartean.