KRONOLOGIA: 15.000-1.500 urte

Paleolitoko ehiztarien babeslekua eta heriotza erritualekin loturiko gune garrantzitsua

Itziarko Itxaspe auzoan kokatzen da, Salbatore mendiaren hegoaldeko hegalean, Salbatore ermitatik gertu. Joxe Migel Barandiaranek 1928an aurkitua, Madeleine aldiko, Azil aldiko eta Epipaleolitoko hainbat aztarna aurkitu ziren bertan, baita Kalkolitoko Burdin Aroko material batzuk ere. 1928 eta 1936 urte bitarteko indusketa kanpainetan hiru giza buru hezur (bi gizonezkorenak eta emakume batena) aurkitu ziren Azil aldiko mailetan, Paleolitoaren azken fasean. 1936ko uztailean beste garezur bat agertu zen, gizonezko heldu batena, orain arte Euskal Herrian aurkitu den osoena. Madeleine aldian klasifikatu izan da, baina datatzeekin zalantzak ere sortu izan dira. Kalkolitoan zehar kobazulo hau lurperatze gunea izan zen eta horren lekuko dira aurkitutako hainbat giza hezur, badirudi garai batzuetan behintzat gorpuak lur azalean uzten zituztela, zulo bat egin eta estali beharrik gabe. Irudi grabatuak dituzten bi uharri ere aurkitu ziren bertan, Ermittiako konpresorearen antza erakusten dutenak.

Deskribapena:

Kobazuloa nahiko txikia da, potentzia estratigrafiko nahiko handia duen arren, gune batzutan 5,50 metrotako sakonera izatera iristen da sarreraren mailarekiko. Paleolitoko ehiztarien denboraldi batzuetarako babeslekua izan zela dirudi, baina heriotza erritualekin loturiko gune bezala ere garrantzitsua izan zela ematen du.

Related Projects
Kontaktua

Edozein zalantza argitzeko harremanetan jarri.
Para resolver cualquier duda ponte en contacto con nosotros.

Not readable? Change text.

Start typing and press Enter to search