ondo antolatu zaitezen

Proba aurretik

Zaldei
30 km

  • Gehienezko denbora: 5 ordu
  • Desnibel positiboa: 1.650m
  • Ibilbidearen leku esanguratsuak: Akua eta Aizarnako bailarak, Santa Engrazia, Ertxina eta berrikuntza izango dena 2026an, Erdoizta eta Altzolarats bailaran Granada errekaraino luzatuko da ibilbidea. Endoiarako igoerarik ez da izango 2026an

Artzei
15 km

  • Gehienezko denbora: 2h 30m
  • Desnibel positiboa: 750m
  • Ibilbidearen leku esanguratsuak: Aizarna, Ertxina.

Partaideek jakin beharrekoak

GUNEAK

PARTAIDE KOPURUA

ZALDEI (30km): 224 korrilakari.
ARTZEI (15km): 271 korrilakari.

HORNIDURA

Helmugakoaz gain, 30km-ko lasterketan 4 hornidura puntu atonduko dira eta 2 postu 15km-ko lasterketan. Korrikalari bakoitzaren erantzukizuna izango da postu batetik bestera jana eta edaria ongi dosifikatzea.
Kobaz Koba Traileko antolatzaileek ingurugiroari ematen dioten garrantzia dela eta, hornidura postu bakoitzean hainbat basura ontzi jarriko dituzte, bakoitzari dagokion kolorearekin (berdea/hondakin organikoak, horia/ontziak, urdina/papera).

Horretaz gain, hornidura postu bakoitzak toki bat edukiko du egotzia Azken Hornidura Puntu bezala. Hortik aurrera ezin da janaririk ezta edaririk erabili eta sortutako hondakinak bertan bota beharko dira.

Lasterketa amaierako hamaiketakoa kiroldegiaren kanpoko aterpean izango da. Korrikalariek bakarrik sartu ahalko dute eta dortsala erakutsi beharko da.

DORTSALEN BANAKETA

Dortsalak txiparekin eta kateorratzekin Zestoako Kiroldegian banatuko dira lasterketa egunean eta Zestoako Turismo Bulegoan aldez aurretik jaso ahal izango dira ondorengo egunetan:

  • Zestoako Turismo Bulegoan (Portale kalea 1):
    • Otsailak 3tik 7ra, 10:30-13:00 eta 14:30-17:30 ordutegian
  • Lasterketa egunean (2026ko otsailak 8):
    • 7:30-8:15 Zaldei bidea (30km)
    • 8:30 – 9:45 Artzei bidea (15km)

Korrikalariaren poltsa: lasterketaren ondoren entregatuko da kiroldegian, dortsala erakutsita.

  • Edukiak: KKT 2026 kamiseta eta flyer informatiboak

Lasterketa aurretik dortsala eta kateorratzak bakarrik entregatuko dira. Kiroldegira sartzeko arauak:

  • Kiroldegira korrikalariak bakarrik sartu ahal dira.
  • Kiroldegira sartzeko eta bertatik irteteko sarbide bakarra egongo da. Bertatik soilik sartu eta irten ahalko dira korrikalariak
  • Lasterketa amaitu ostean, frontoira ezingo da oinetako zikinekin sartu. Korrikalariek, derrigorrez, sartu aurretik beraien oinetakoak mangerarekin garbitu beharko dituzte

ARROPA ZAINDEGIA ETA DUTXAK

Dutxak Zestoako kiroldegian izango dira eta korrikalariek bakarrik erabili ahal izango dituzte. Ezin da dutxetara janaririk sartu. Garrantzitsua da uraren erabilera zaintzea eta gunea zegoen bezala uztea. Hanketako lokatza kentzeko mangerak erabili beharko dira kiroldegira sartu aurretik.

Arropa zaindegia ere Zestoako Kiroldegian egongo da. Arropa zaindegian uzten den materiala ez da egiaztatuko; erreklamaziorik ez da onartuko ondorioz. Baliozko elementurik ez uztea gomendatzen da.

Gogoratu kiroldegira sartzeko arauak:

  • Kiroldegira korrikalariak bakarrik sartu ahal dira.
  • Kiroldegira sartzeko eta bertatik irteteko sarbide bakarra egongo da. Bertatik soilik sartu eta irten ahalko dira korrikalariak
  • Lasterketa amaitu ostean, frontoira ezingo da oinetako zikinekin sartu. Korrikalariek, derrigorrez, sartu aurretik beraien oinetakoak mangerarekin garbitu beharko dituzte

SARIAK

Izen emandako guztiek opariak jasoko dituzte, izen ematearekin batera korrikalariaren
poltsan barneratuta.

Proba bakoitzean lehen hiru sailkatuak ere sarituak izango dira:

  • Lehen gizonezko eta emakumezko sailkatuak: Txapela + Garaikurra + Basatxerri urdaiazpiko beso ondua + Kalitate Labeldun Euskal Produktu Saskia + Kobaz Koba Trail 2027ko gonbitea.
  • Bigarren eta hirugarren gizonezko eta emakumezko sailkatuak: Garaikurra + Kalitate Labeldun Euskal Produktu Saskia + Kobaz Koba Trail 2027ko gonbitea.
  • Lehen zestoar gizonezko eta emakumezko sailkatuak: Garaikurra + Kalitate Labeldun Euskal Produktu Saskia + Koba Trail 2027ko gonbitea.

Egitaraua

OTSAILAREN 8AN ZESTOAN

  • 8:30 – Zaldei bidea (30 km) lasterketaren hasiera
  • 10:00 – Artzei bidea (15 km) lasterketaren hasiera
  • 11:00 – Lehen korrikalariak Zestoako kaleetara iristen hasiko dira. 13:30ak arte 450 korrikalariak pasako dira.
  • 13:30 – Denbora maximoak beteko dira eta azken korrikalarien iritsiera
  • 13:30 – Sari banaketa egingo da Zestoako plazan
  • Korrikalarien hamaiketakoa – Zestoako kiroldegian. Anoa gune likidoa jarriko da helmugan.

ARTZEI BIDEA

Non Puntu kilometrikoa Noiz
1. Irteera 0 10:00
2. Aizarna 3,5 km 10:15-10:35
3. San Pelaio Gaina 6,4 km 10:30-11:05 
4. Auzo Gaina 13 km 10:50-12:25 
5. Ertxinako Gurutzea 14,5 km  11:00-12:35 
6. Zestoa  15 km  11:05-12:35 

ZALDEI BIDEA

Non Puntu kilometrikoa Noiz
1. Irteera 0 8:30
2. Aizarna 3,2 km 8:45
3. Santa Engrazia 7 km 9:05
4. Etumeta 9 km 9:15
5. Granada Erreka 16 km 9:50
6. San Pelaio Gaina 22 km 10:20
7. Auzo Gaina 25 km 10:35
8. Helmuga 30 km 11:00

Lasterketaz gozatu nahi duten bisitariei, lasterketaren puntu hau gomendatzen diegu:

  • Aizarna: Askorentzako herriska ezezaguna enkantuz betea. Korrikalariak azkar pasako dira terreno laua delarik.
logo txuria

buletinera harpidetu

jarraitu gaitzazu

hemen gaude

ikusi planoa

© 2023 ARAZI

Pribatasun politika – Política de privacidad | Lege oharra – Aviso legal

Kontaktua

Edozein zalantza argitzeko harremanetan jarri.
Para resolver cualquier duda ponte en contacto con nosotros.

Not readable? Change text.

Start typing and press Enter to search