Kobaz
koba
trail

fondo-nor-gara
Araudia

Araudia

1. DATA ETA LEKUA

Kobaz Koba Trail, 2026ko otsailaren 8an. Zaldei bidea (30km) 8:30tan hasiko da eta Artzei bidea (15km) 10:00tan hasiko da. Irteera eta amaiera puntuak Zestoako Foruen Plazan izango dira.


2. IBILBIDEA ETA DENBORA MAXIMOAK

Zestoako inguruko mendialdea zeharkatzen duten bi ibilbide egongo dira:

  • Zaldei bidea (30km),
    • Desnibel positiboa: 1.650m
    • Denbora maximoa: 5 ordu
    • Ibilbidearen leku esanguratsuak: Akua eta Aizarnako bailarak, Santa Engrazia, Ertxina eta berrikuntza izango dena 2026an, Erdoizta eta Altzolarats bailaran Granada errekaraino luzatuko da ibilbidea. Endoiarako igoerarik ez da izango 2026an.
  • Artzei bidea (15km),
    • Desnibel positiboa: 750m
    • Denbora maximoa: 2h 30m
    • Ibilbidearen leku esanguratsuak: Aizarna, Ertxina.

Terreno-jabe pribatuei eta ingurugiroari zor diogun errespetuagatik, antolakuntzak ez du ibilbidearen track-ik elkarbanatuko eta entrenamenduetan ibilbide publikoetatik besterik ez pasatzeko deia egiten da.


3. GUTXIENEKO ADINA

18 urtetik gorako atletek parte har dezakete soilik.


4. IZEN-EMATEA

Izen-emate kopurua

Ibilbide bakoitzean 225 dortsal emango dira gehienera, 450 dortsal guztira.

Izen-emateen zabaltzea

2026ko edizioan berrikuntza izango da Zestoarrentzako izen-emate epe bat zabalduko dela lehendabizi, Zestoarrik dortsalik gabe geratu ez dadin. Ondoren, aurreko ediziotan korrikalari interesdunek izandako alferrikako urduritasunak ekidin nahirik, aurre izen-emate epe bat zabalduko da publiko orokorrarentzat, geratzen den dortsal kopuruarentzako. Publiko orokorrarentzat diren dortsalen eskaria eskaintza baino handiagoa bada, zozketa bidez erabakiko da zein izango diren onartu diren dortsalak eta hau izango da izen-emate definitiboa.

  • Zestoarrentzako izen-ematea:
    • o Azaroak 14-21eko 12h bitartean.
    • o Zestoako kiroldegian, presentzialki.
    • o Balizko errolda-agiria erakutsi beharko da
    • o Zaldei bidea (30km): 35,00€
    • o Artzei bidea (15km): 24,00€
  • Publiko orokorrarentzako aurre izen-ematea:
    • Azaroak 24-30 bitartean
    • www.kobazkobatrail.eus webgunean. Presentzialki egiteko aukerarik ez da egongo.
    • Zaldei bidea (30km): 35,00€
    • Artzei bidea (15km): 24,00€
    • Zozketa abenduaren 2an egingo da.

Zozketa bidezko dortsal esleipena: Izen-emate bakoitzari zenbaki bat esleituko zaio. Zozketa bidez zenbaki bat aukeratuko da eta zenbaki horri eta korrelatiboki datozen zenbakiei esleituko zaizkie libre dauden dortsalak. Zozketan plaza lortu duten pertsonei email bidez jakinaraziko zaizkie izen emateko bete beharreko pausoak. Jakinarazpena jasotzen denetik 7 eguneko epe mugatua eskainiko da izen emate definitiboa formalizatzeko. Epe hori igaro ondoren, izen emateko eskubidea galduko da.

Itxarote-zerrenda

Esleituak izan ez diren eskariak itxarote zerrendan antolatuko dira, aukeratua izan den zenbakitik atzera antolatuko dira. Libre gelditu daitezkeen dortsalak itxarote zerrendaren orden korrelatiboan esleituko dira. Itxarote zerrendatik plaza lortu duten pertsonei email bidez jakinaraziko zaizkie izen emateko bete beharreko pausoak. Jakinarazpena jasotzen denetik 7 eguneko epe mugatua eskainiko da izen emate definitiboa formalizatzeko. Epe hori igaro ondoren, izen emateko eskubidea galduko da.

Izen-emate definitiboak eta itxaron zerrenda www.kobazkobatrail.eus webgunean publikatuko dira.

Izen ematea zozketan tokatu zaion korrikalariak soilik osatu ahalko du izen emate definitiboa, ezingo da beste pertsona bati pasa izen emateko aukera, ezta beste pertsona baten dortsalarekin parte hartu ere.

Antolakuntzak bi pertsona hauen gaineko deskalifikazio edo zigor erabaki bat har dezake.

Izen-emateetan aldaketak

Antolakuntzak izen-ematearen datuak zuzen betetzeko deia egiten die korrikalariei. Aldaketak bi motakoak izan daitezke: zuzenketak eta kantzelazioak.

  • Zuzenketa:
    • Izena ematerakoan bete behar den informazioa oker dagoelako, zuzenketa egitea. Esaterako: generoa, kamiseta tailla, email helbidea… Debekatuta dago titulartasun aldaketa egitea, dortsala ezin zaio beste inori pasa.
    • Zuzenketa bat egiteko azken eguna: 2026ko urtarrilaren 26a. Lasterketaren antolakuntzak eskatzen dizkigun erabakiak hartzeko, hemendik aurrera ez da aldaketarik onartuko izen-emateetan.
    • Kostua: zuzenketak ez du kosturik izango.
  • Kantzelazioa:
    • Izen-ematea bertan behera uztea.
    • Kantzelazio bat egiteko azken eguna: 2026ko urtarrilaren 26a. Lasterketaren antolakuntzak eskatzen dizkigun erabakiak hartzeko, hemendik aurrera ez da aldaketarik onartuko izen-emateetan.
    • Kostua: izen-ematea bertan behera uzteak 10,00€ko kudeaketa kostua izango du 2026ko urtarrilaren 26ra arte, hortik aurrera, ez da dirurik itzuliko. Kostu hau ez da aplikatuko mediku-agiri batekin lesio bat justifikatzen bada.
    • Libre geratu den dortsala itxaron-zerrendako lehenengoari esleituko zaio. Email bidez komunikatuko zaio eta 72 orduko epea izango du ordainketa egiteko, bestela, hurrengoari esleituko zaio.

Izena ematearen prezioaren barne doa

  • Lasterketan parte hartzea.
  • Osasun laguntza lasterketan zehar.
  • Anoa-guneetarako eta amaierako hamaiketakorako sarrera.
  • Korrikalariaren poltsa.
  • Kontsigna zerbitzua.
  • Aldagela eta dutxa zerbitzua.

5. IRTEERA NEUTRALIZATUA

Lasterketaren bi ibilbideetarako irteera neutralizatua egongo da Zestoako herrigunea atzean utzi arte (gutxi gora-behera km1).


6. KORRIKALARIEN SEGURTASUNA

Antolakuntzak ardura zibileko eta istripuko aseguruak izango ditu. Anbulantzia zerbitzuaren laguntza izango da. Antolakuntzak parte-hartzaile guztiei mediku-azterketa bat egitea gomendatzen die. Norberak bere gain hartu beharko du kirol jarduerak dakarren arriskua.

Parte-hartzaileek betekizun izango dute istripuren bat izan duen edonor laguntzea eta kontrol-guneetan edozein ezbeharren berri ematea.


7. SEINALEZTAPENA

Ibilbidea eta kilometroak behar bezala seinaleztatuta egongo dira, kartel adierazleekin eta banderatxoekin. Seinaleztatutako bidetik joatea derrigorrezkoa da eta horrela egiten ez duen korrikalaria lehiaketatik kanpo gera daiteke. Antolakuntzak ez du ibilbidetik kanpo doan korrikalariaren ardurarik hartuko.

Proba bakoitzaren izen-ematea epea amaitu ondoren, korrikalari bakoitzak email bitartez Korrikalariaren Gida 2026 jasoko du. Gida bertan lasterketaren ibilbidea eta proben perfila adieraziko dira, baita beste hainbat informazio praktiko ere: ordu mugak, anoa guneak, ikusleentzat lekua eta orokorrean, proba aurrera eramateko jakin beharreko informazio nagusi guztia.


8. HORNIDURA

Helmugakoaz gain, 30km-ko lasterketan 4 hornidura puntu atonduko dira eta 2 postu 15km-ko lasterketan. Korrikalari bakoitzaren erantzukizuna izango da postu batetik bestera jana eta edaria ongi dosifikatzea.
Kobaz Koba Traileko antolatzaileek ingurugiroari ematen dioten garrantzia dela eta, hornidura postu bakoitzean hainbat basura ontzi jarriko dituzte, bakoitzari dagokion kolorearekin (berdea/hondakin organikoak, horia/ontziak, urdina/papera).

Horretaz gain, hornidura postu bakoitzak toki bat edukiko du egotzia Azken Hornidura Puntu bezala. Hortik aurrera ezin da janaririk ezta edaririk erabili eta sortutako hondakinak bertan bota beharko dira.

Lasterketa amaierako hamaiketakoa kiroldegiaren kanpoko aterpean izango da. Korrikalariek bakarrik sartu ahalko dute eta dortsala erakutsi beharko da.


9. SAILKAPENA

EMF-FVMen araudiaren arabera egingo da kronometraia. Sailkapena argitaratu ondoren, 15 minutu egongo dira edozein erreklamazio egiteko. Denbora hau pasa eta gero, ofizialak egingo dira sailkapenak.


10. DORTSALEN BANAKETA

Dortsalak txiparekin eta kateorratzekin Zestoako Kiroldegian banatuko dira lasterketa egunean eta Zestoako Turismo Bulegoan aldez aurretik jaso ahal izango dira ondorengo egunetan:

  • Zestoako Turismo Bulegoan (Portale kalea 1):
    • Otsailak 3tik 7ra, 10:30-13:00 eta 14:30-17:30 ordutegian
  • Lasterketa egunean (2026ko otsailak 8):
    • 7:30-8:15  Zaldei bidea (30km)
    • 8:30 – 9:45 Artzei bidea (15km)

Korrikalariaren poltsa

Lasterketaren ondoren entregatuko da kiroldegian, dortsala erakutsita.

  • Edukiak: KKT 2026 kamiseta eta flyer informatiboak

Lasterketa aurretik dortsala eta kateorratzak bakarrik entregatuko dira.

Kiroldegira sartzeko arauak

  • Kiroldegira korrikalariak bakarrik sartu ahal dira.
  • Kiroldegira sartzeko eta bertatik irteteko sarbide bakarra egongo da. Bertatik soilik sartu eta irten ahalko dira korrikalariak
  • Lasterketa amaitu ostean, frontoira ezingo da oinetako zikinekin sartu. Korrikalariek, derrigorrez, sartu aurretik beraien oinetakoak mangerarekin garbitu beharko dituzte

11. INGURUGIROA

Kobaz Koba Trail lasterketak duen xedeetako bat jasangarritasuna eta ingurunearekin errespetua izatea da. Lasterketa Pagoetako Parke naturaletik eta Izarraitz Kontserbazio bereziko eremutik pasako da. Baita hainbat terreno pribatutatik ere. Horregatik antolakuntza, boluntario, publiko eta korrikalariek errespetu handiz jokatu behar dute ingurugiroarekin.
Antolakuntzaren aldetik, natura errespetatzeaz aparte konpromiso hauek hartzen dira:

  • Material birziklatuak eta biodegradagarriak erabiltzea.
    Lasterketa pasatzen den lekua lehen zegoen bezala uztea, hau da, balizak erretiratu eta probak sorturiko zabor guztia jasotzea.

12. PENALIZAZIOAK/DESKALIFIKAZIOAK

Datozen puntuak betetzen ez dituen korrikalaria penalizatua izan daiteke, zigorrak deskalifikazioraino iritsi daitezkeelarik.

  • Ibilbidean zehar zaborrak botatzea. Anoa postuetan dauden zaborrontzietatik kanpo zaborrak uztea.
  • Ezarritako ibilbidetik irtetea, ibilbidea laburtzea edo bidezidorrak hartzea.
  • Parte hartzailea identifikatzeko beharrezkoak diren elementuei (dortsala, identifikazio kodea) uko egitea.
  • Bere izenean ez dagoen dortsal batekin parte hartzea edo beste norbaiti dortsala uztea.

13. DUTXAK ETA ARROPA ZAINDEGIA

Dutxak Zestoako kiroldegian izango dira eta korrikalariek bakarrik erabili ahal izango dituzte. Ezin da dutxetara janaririk sartu. Garrantzitsua da uraren erabilera zaintzea eta gunea zegoen bezala uztea. Hanketako lokatza kentzeko mangerak erabili beharko dira kiroldegira sartu aurretik.

Arropa zaindegia ere Zestoako Kiroldegian egongo da. Arropa zaindegian uzten den materiala ez da egiaztatuko; erreklamaziorik ez da onartuko ondorioz. Baliozko elementurik ez uztea gomendatzen da.

Gogoratu kiroldegira sartzeko arauak:

  • Kiroldegira korrikalariak bakarrik sartu ahal dira.
  • Kiroldegira sartzeko eta bertatik irteteko sarbide bakarra egongo da. Bertatik soilik sartu eta irten ahalko dira korrikalariak
  • Lasterketa amaitu ostean, frontoira ezingo da oinetako zikinekin sartu. Korrikalariek, derrigorrez, sartu aurretik beraien oinetakoak mangerarekin garbitu beharko dituzte.

14. IBILBIDEAREN SEGURTASUNA

Antolakuntzak, proba ordezko ibilbide batetik desbideratzeko, beharrezkotzat jotzen dituen aldaketak egiteko eta, eguraldiak edota beste eragileren batek hala eskatzen badu, lasterketa bertan behera uzteko eskubide osoa izango du.


15. ERANTZUKIZUNA

Antolakuntzak bere gain hartuko du ibilbidearen barruan gertatzen den edozein istripuen ardura, baina ez korrikalarien istripuaz zabarkeriak eraginda gertatzen bada. Parte-hartzaileen objektu pertsonalei dagokienean ere ez du ardurarik izango, helburu horrekin zaindegi-zerbitzu bat izango baita kiroldegian bertan. Parte-hartzaileek izango dute euren buruari edota hirugarren pertsonei eragindako kalte ororen erantzukizuna.


16. DATUEN BABESA ETA IRUDI ESKUBIDEAK

Emandako datuak (EB) 2016/679 Araudiaren (RGPD) arabera tratatuko dira eta helburua Kobaz Koba Trailen izen-emateen kudeaketa egiteko izango da.

Parte-hartzaile bakoitzak ontzat ematen du antolatzaileek ateratako argazki edo bideoetan euren irudia libreki erabiltzeko eskubidea.


17. ARAUDIAREN ONARPENA

Parte-hartzaile guztiek, parte hartzeagatik, araudi hau onartzen dute. Bertan agertzen ez dena EMF-FVM-ren araudia kontuan izanda ikusiko da (https://emf-fvm.com).

EDOZEIN ZALANTZA: info@kobazkobatrail.com
Mendizalearen dekalogoa

MENDIZALETASUNERAKO
PRAKTIKA ONEN DEKALOGOA

Mendia eta natura guk bezainbeste gustoko dituzuelako, jarraian datozen jarraibideak zuenak egin ditzazuen gomendatzen dizuegu. Gozatu naturaz!

1. Saiatu mendira joateko garraio publikoa erabiltzen. Ezin bada eta ibilgailu propioa baliatu behar bada, aparkatu horretarako prestatutako tokietan.

2. Bisitatuko den eremua Babestutako Naturagune bat bada, ezagutzeaz arduratu mendiko kirolen inguruan bertan ezarrita dauden arauak.

3. Saiatu aurrez markatuta dauden ibilbideei jarraitzen, beti ere lur eremu pribatuetatik igarotzea ekidinez.

4. Langa edo ataka bat igarotzean, beti itxita utzi.

5. Mendira txakurrarekin baldin bazoaz, beti lotuta eraman.

6. Mendira bizikletan hurbiltzen bazara, moteldu abiadura baserri inguruetan edo oinezkoren batekin topo egitean.

7. Mendi ibilbide bat egiterakoan, baso-lanetan ari direnen eremu bat gurutzatu behar bada, jakinarazi langileei zein bide jarraituko den eta ez oztopatu beraien jarduna

8. Ez hartu fruiturik zuhaitzetatik, jabearen baimenarekin ez bada.

9. Zaindu ingurune naturala eta bertatik igaro ez bazina bezala utzi.

10. Lagundu landa eremuko ekonomiei eta bultzada bat eman, hango zerbitzuak erabiliz eta bertako produktuak kontsumituz.

 

EDOZEIN ZALANTZA: info@kobazkobatrail.com

logo txuria

buletinera harpidetu

jarraitu gaitzazu

hemen gaude

ikusi planoa

© ARAZI

Pribatasun politika – Política de privacidad | Lege oharra – Aviso legal

Kontaktua

Edozein zalantza argitzeko harremanetan jarri.
Para resolver cualquier duda ponte en contacto con nosotros.

Not readable? Change text.

Start typing and press Enter to search