Bolondres izan nahi? Zestoan antolatzen den ekitaldi eder honen parte izan nahi duzu? Mendizaletasuna eta geure historiari bultzada bat emateko prest?
Bolondresen lanagatik izango ez balitz ez zen posible izango Kobaz koba Trail bezalako ekitaldi bat aurrera eramatea. Egiteko lan txiki asko daudelako, eta lan txiki horiek batuaz, denon artean ekitaldi handia egiten dugulako, horregatik behar zaitugu! Anima zaitez parte hartzera!
Lan desberdin ugari daude egiteko, eta zure gustuen arabera batean edo bestean egon zaitezke: bide gurutzetan laguntzen, anoak prestatzen, dortsalak banatzen, speaker lanak egiten… Horrela denon artean bakoitzak pixka bat ipinita, lasterketa polit bat egin dezakegu.
Boluntario izatea erraza da, egin behar duzun bakarra honakoa da, idatzi helbide honetara, info@kobazkobatrail.com eta eman itzazu zure datuak (izen-abizenak, NAN-a eta jaiotze data) eta adierazi iezaguzu zertan lagundu nahi zenukeen. Datuak erraztea beharrezkoa da aseguratuak egon zaitezten. Bolondres izateko beharrezkoa da 16 urtetik gorakoa izatea eta 18tik beherakoek gurasoen baimena beharko dute.
Gogoratu bolondres izateak ardura eta konpromisoa eskatzen duela, oso garrantzitsua da inplikatzen den orok bere egitekoa betetzea, eta ezin ahal izanez gero ahal bezain pronto abisatzea.
Aldez aurretik eskerrik asko guztioi eta zeuen parte hartzea espero dugu! Animatu egun paregabe bat pasatzera!!