
Kobaz Koba Trailen 10. edizioa berezia izango da, hobekuntza sorta prestatu du Zestoako Udala, Agiro Mendi Kluba eta Arazi osatutako antolaketa taldeak.
Izen emateetan zestoarrek lehentasuna izango dute:
Ibilbideetan hobekuntzak:
Dortsal kopurua murriztuko da ibilbidea zaintzeko eta korrikalariek zerbitzu guztiez pilaketarik gabe goza dezaten:
Zerbitzu gehigarriak:
Antolaketa taldeak (Zestoako Udalak, Agiro Mendi Klubak eta Arazik), hurrengo hilabeteetan lan ugari egingo duten bolondres, herritar eta lasterketa posible egiten duten terrenozale guztiei eskerrak eman nahi dizkie, denok zarete Kobaz Koba Trail!
Otsailaren 8an Zestoan ikusiko dugu elkar Kobaz Koba Trailen!
Euskal Historiaurrera garamatzan lasterketa
Azken izoztaroan euskal mendietan bizi iraun zuten lehen euskaldunak. Elur eta izotzez beteriko mendietan, ehiza eta fruitu bilketa ziren beraien bizimoduaren eta elikaduraren oinarria. Kobek eskainitako estalpeak bizileku moduan erabili zituzten, koba batetik besterako bideetan zehar ematen zuten bere bizitza. Gizaki haiek, Zestoako mendietan barrena, aztarna asko utzi dizkigute, kobak eskaintzen duten babesean. Margo paregabeak, bitxi ederrak, menhirra eta baita eguneroko jardunerako lanabesak ere. Ekain koba, UNESCOk Gizateriaren Mundu mailako ondare izendatu zuen duen garrantziagatik.
Kobaz koba Trail-ak, lehen gizakiaren bideetatik, iragana bizitzeko esperientzia paregabea eskaini nahi du. Gure arbasoen bide berdinetatik, historiaurretik gaurdainoko mendi lasterketa itzela, gure nortasunaren sustraietarainoko ibilbidea. Korrikalariek nahiz lagunek gure historiaz gozateko aukera eskainiko dugu datorren otsailaren 10ean.
Zatoz euskal historia bertatik bertara bizi eta gozatzera!
