Zatoz

Asteburu pasa

Zestoara

Kobaz koba Trail-etik parte hartzaile, familia nahiz lagunei  Zestoa eta bere inguruak ezagutzera  gonbidatzen zaituztegu. Lasterketaren aitzakiarekin asteburu paregabe bat pasa, eta agian, uste zenutena baino gehiago topatuko duzue herriska honetan.

Zer du bada Zestoak? 

Larunbata egun ona izan daiteke Zestoa eta bere inguruak ezagutzeko. Ekain kobaren (labar artea duen koba, UNESCO-k 2008an Gizateriaren Ondare deklaratua) erreplika paregabea bisita dezakezue  Ekainberrin eta animatuz gero, Paleolitoan bezela sua margoa eta ehiza egiten ikasi. Erdi aroko istorioak atsegin badituzue Andre Madalenek bere bizitzaren pasarte bat antzezten du XVI.mendeko Lili Jauregian. Eta ezer berezirik egin nahi ez baduzue, Zestoako herriak baditu bere plaza, kale, taberna, jantoki eta oinez ibiltzeko inguru ederrak. Hau guztia eta gehiago Zestoara hurbildu eta gustu haundiz azalduko dizuete turismo bulegoan.

Zestoako Turismo Bulegoa: Portale Kalea, 1.       Tel:943868812

Non lo egin?

Zestoako ostatuak

Beheko zerrendan dauden ostatuek, probaren astebuan irteera arratsaldera arte luzatzea onartu dute, lasterketa amaitzean lasai dutxatzera joateko, eta gosaria eskaintzen dutenek lasterketarako gosari ordua moldatuko dute nahiz gero.

IZENA ETA HELBIDEA KONTAKTUA ETA WEB ORRIA ESKAINTZA
Aranburu Nekazalturismoa

Urrutikoetxea kalea, 2 (Zestoa, Aizarna auzoa)

txondei@hotmail.com

943 148 005

http://www.nekatur.net/aranburu

Nekazalturismoa taberna,  jatetxe eta guzti.
Tolare Berri Nekazalturismoa

Arbebidea, 7 (Zestoa, Arroagoia auzoa)

tolareberri@gmail.com

943 148 263        649 518 971

http://www.nekatur.net/tolare

Logelak eta sukaldea erabiltzeko aukera. Gosariak eskaintzen dituzte
Azketa Errota Nekazalturismoa

Arroaerrekako bidea, 16 (Zestoa, Arroaerreka auzoa)

azketaerrota@hotmail.es
658 745 118
http://www.nekatur.net/azketaerrota
Etxe osoa alokatzen dute, 10pertsonentzat gehienez

historiaurrea

ezagutu

bizi historiaurrea Ekainberrin

Ekainberriko bisita aktiboa

  • Ekainberriko bisita gidatua: arte labarra ezagutzeko bisita gidatua erreplikara.
    •   Tarifa orokorra: 7 €
    • Tarifa murriztua: 6 €
  • Historiaurreko esperientzia konpletoa: erreplikara bisita + Historiaurreko bizimodua ezagutzeko tailerrak.
    • Tarifa orokorra: 11 €
    • Tarifa murriztua: 10€

Ekainberrik gure arbasorik urrunenen artelanatara hurbiltzeko aukera ematen digu. Ekaingo kobazuloaren erreplikan duela 14.500-10.000 urteko gizakiek buruturiko margoen kopia zehatzak ikusi ahal izango ditugu, baina litekeena da bisitaria pertsona haien bizimoduan sakontzeko irrikarekin gelditzea. Arkeologia esperimentalak geure eskuekin Historiaurreko teknika desberdinak eraikitzeko eta Paleolitoan bizirik irauteak zituen zailtasunak ezagutzeko aukera ematen digu. “Historiaurreko esperientzia konpletoarekin”, horretarako egokituriko ehiza zirkuitu batean animalia desberdinak ehizatu ahal izango ditugu, hori guztia Sastarrain errekaren ibilbideak markaturiko inguru natural zoragarri batean lan eginez. Ibilbideak inguruko landaredia eta faunara hurbiltzeko aukera ere emango digu. Baina dena ez da ehizarekin amaituko, margotzen eta sua egiten ikasiko da, jainkoei ehiza oparoa eskatu behar baitzaie eta harrapakina sukaldatzeko sua prestatu.

Erreserbak hemen:

+34 943 86 88 11

zestoako erdi-aroa

lili jauregia

LILITARREN OHOREA. Antzerki esperientzia bat gune historiko batean. 

Salneurriak:

Tarifa orokorra: 7 €
Tarifa murriztua: 6 €

Gure Jaunaren 1678. urtea da. Egunak dira Lili Jauregiak bere leiho-ateak erdi itxita dituela eta leihoetatik argirik ateratzen ez dela. Andre Madalen aspaldi ez dela herrira hurbildu. Zerbait ari da gertatzen jauregian. Lehen argitasuna eta alaitasuna jauna zen lekuan, orain desohorearen, lotsaren eta tristuraren laino beltzak dira nagusi. Andre Madalenen bizitza guztiz aldatuko duen gertaera batek etxeko eta burdinoletako erritmo bizia guztiz puskatu du.

Euskal emakume honek, bere barruan gordeta dituen indarra eta adorea ateratzeko momentua iritsi da.

Kontratatu hemen:

+34 943 86 88 11

logo txuria

buletinera harpidetu

jarraitu gaitzazu

hemen gaude

ikusi planoa

banner-handia-2022

© 2023 ARAZI

Pribatasun politika – Política de privacidad | Lege oharra – Aviso legal

Kontaktua

Edozein zalantza argitzeko harremanetan jarri.
Para resolver cualquier duda ponte en contacto con nosotros.

Not readable? Change text.

Start typing and press Enter to search