KRONOLOGIA: 30.000-1.500 urte  <kompresoreak 15.000 urte>

Giza aztarna ugariak, bai hezurrean eta bai harrian eginak. Aztarnen artean “Ermittiako konpresorea” izenez ezagutzen den arte eramangarri pieza ederra.

Debako udalerrian aurkitzen da, Sasiola eta Mutrikuko Astigarribiatik gertu, Joxe Migel Barandiaranek aurkitu zuen 1924an eta 1924 eta 1926 artean buruturiko hiru kanpainetan zehar induskatu zen. Bere aztarnategi arkeologikoan lau okupazio maila atzeman ziren, zaharrena Solutre aldikoa, Goi Paleolitoaren erdialdekoa, Madeleine aldiko beste bat, Paleolitoaren bukaera markatu zuen Azil aldikoa eta berriena Neolito hasierakoa. Madeleine aldiko giza aztarna ugariak aipatu behar dira bereziki, bai hezurrean eta bai harrian eginak. Aztarnen artean “Ermittiako konpresorea” izenez ezagutzen den arte eramangarri pieza ederra. Uharrei luzexka bat da, azalera leunekoa, mutur borobilduenean erabilera marka ugari dituena. Aldeetako batean zenbait lerro fin ditu grabatuak, zaldi baten irudi eskematiko eta partziala osatuz. Bertako aztarnategi arkeologikoa AP 8 autopistaren eraikuntza obretan galdu zen, horrekin batera bertatik lortu zitekeen informazio baliotsua ere bai.

Deskribapena:

Gutxienaz hiru mailatan antolatzen den 17 kilometro baino gehiagoko galeria multzoa da. Kostaldetik 3 kilometro ingurura eta itsas mailarekiko 100 metro inguruko garaian. Gaur egun Barandiaranek 1924an aurkitutako aztarnategia ez da kontserbatzen.

Related Projects
Kontaktua

Edozein zalantza argitzeko harremanetan jarri.
Para resolver cualquier duda ponte en contacto con nosotros.

Not readable? Change text.

Start typing and press Enter to search