KRONOLOGIA:  100.000-35.000 urte

Neandertal gizakiaren eta lehen Homo sapiensen udako ehiza lekua

Altzolaras edo Granada errekak ebakitako mendi honetan giza okupazioa izan duten hainbat kobazulo daude, Amalda deitzen zaion honetan Musteriar aroko (duela 100.000-35.000 urte) aztarnak aurkitu dira, Neandertal gizakia bertara etortzen zen ehizan egitera. Kobazulo honen estratigrafia ezartzea zaila da, aldapa handia duenez, sedimentuaren zati handi batek higadura izugarria jasan duelako. Indusketa arkeologikoak 1979 eta 1984 artean garatu ziren, sei kanpainatan zehar. Bertara iristeko, arkeologoek lokarriz baliatu behar izaten zuten. Hainbat milaka urteko utzialdiaren ondoren, Kalkolitoko, Brontze Aroko (duela 1.800-700 urte) eta Erromatar garai berantiarreko okupazio aztarnak ere aurkitu dira. Badirudi Erdi Paleolitoko Neandertalak eta Goi Paleolitoaren hasierako Homo sapiensak bertara sarrioak ehizatzera etortzen zirela eta udaberrian eta udan okupatzen zuten eremu bat zela. Orein arrunta, azeria, otsoa edo hartzaren aztarnak ere aurkitu dira. Su zuloen urritasunak noizbehinkako okupazioaren teoria baieztatuko luke, horrez gain, zenbait eremutan txabola baten egiturari eusteko eginak izan ziren poste zuloak aurkitu dira, agian kobazuloaren barruan behin-behineko egiturak eraikitzen zituztenaren seinale. Azken ikerketen arabera ordea, sarrioaren aztarnak fauna espektro osoarekiko gain ordezkatuta egon daitezke, sarrioak osorik garraiatzen zituztelako kobazulora eta beste animalia batzuk jada zatituta. Animalia ustel jaleek beste animalien aztarnak garraiatzen egiten zuten lana ere kontutan hartzekoa izan daiteke.

KOORDENADAK: UTM: Hoja 63-40 (Zestoa) x. 564.675 y 4787.360 z.205

Deskribapena:

Errekaren mailatik 110 metro inguruko garaieran kokatzen da eta itsasoaren mailatik 205 metrotara. Ekialderantz orientatua, ahoa 14 metro inguruko zabalera eta 7 metro inguruko garaiera dituen hiruki moduko bat da, jatorrian babesa ematen zion estalpearen parte handi bat galdu du harri jausien ondorioz eta estalaktitak egun argitan aurkitzen dira.

50 metro inguruko luzera du, behetik gora doazen bi galeria eta areto txiki batean antolatuak. Eremu batzuetan ezin izan da estratigrafiarik ezarri higaduraren ondorioz.

 

Related Projects

Start typing and press Enter to search