KRONOLOGIA:  18.000

Duela 18.000urte margoturiko ahuntz eta oreinak

2014ko abenduan, Zestoako Ertxina mendian kokaturiko haitzulo txiki honetan labar artea aurkitu zen, gutxienaz duela 18.000 urte margotutako orein eta ahuntzen irudi gorriak gordetzen ditu, tanponatu teknika erabiliz eginak batzuk, orein emeetako bat barrutik ere gorriz margotuta ageri da. Solutre aldian kokatu behar dira. Hasiera batean gutxienaz bost animalia irudi identifikatu ziren, baina ikerketak aurrera doazen neurrian, adierazpen gehiago aurkitu daitezkeela dirudi. Kobazuloa 1980an aurkitu zuten Antxieta Taldeko kideek, baina hasierako ikerketa haietan ez zen labar arterik atzeman, azalean Historiaurreko zeramika aurkitu zen arren. Azken urteetan talde horretako kideek metodologia desberdina hartu dute eta horren lehen emaitza izan zen Danbolinzuloko irudien aurkikuntza. Bizkaia mendebaldean eta Kantabria ekialdean tanponatu teknika erabiliz egindako orein emeen irudiak nahiko kopuru ugarian aurkitu dira, baina Gipuzkoan aurkitu den lehen adibidea izan da. Kanpoko elementuen ondorioz, margoak oso kaltetuak daude. Kobazuloko margo guztiak gorriak izatea ere ez da oso ohikoa. Bertan aurkitutako material arkeologikoari dagokionez, Historiaurrearen garai berrienetako zeramika aztarnak bakarrik aurkitu dira, Brontze Arokoak (duela 1.700-800 urte) izan daitezkeenak.

Deskribapena:

Ertxina mendiaren hegalean kokatzen da, Urola ibaiaren arroaren gainetik 400 metro inguruko altueran eta Osinbeltz harrobitik gertu. Kobazulo txikia da, sakontasun gutxiko areto bat, eguzkiaren argia bertako txoko guztietara iristen da, ura edo haizea ere bai, horren ondorioz, margoen kontserbazio egoera txarra da.

Related Projects
Kontaktua

Edozein zalantza argitzeko harremanetan jarri.
Para resolver cualquier duda ponte en contacto con nosotros.

Not readable? Change text.

Start typing and press Enter to search