KRONOLOGIA:  15.000 URTE

 15 000 urtetako zintzilikaria eta puntu gorriak, agian azti, txaman edo errituekin lotura zuen pertsona baten bizilekua.

Kobazuloa Debako udalerrian aurkitzen da, Deba ibaiaren harroaren gaineko eremuan, beraren eskuin aldeko magal malkartsuan. 1984an aurkitu zuten Azkoitiko Munibe Arkeologia Taldeko kideek, XXI. mendearen hasieran hainbat arte adierazpen aurkitu dira bertan, bai labar arteari dagozkionak, baita arte eramangarriari dagozkionak ere. Hasieran aurkitu zen sarrera hartaz gain, 2014ko indusketa kanpainan Neandertal gizakiak erabili zezakeen sarrera aurkitu zen eta hor beste aztarnategi arkeologiko bat aurkitzea espero da. Martxan ari den harrobi baten eremuan aurkitzen da, bertako indusketa lanak martxan jarraitzen dute eta zeresan handia eman du. Bertan giza espezie desberdinak bizi izan dira milaka urtetan zehar, Neandertalaren aztarnak aurkitu dira. Baina Praileaitz ezaguna egin da bertan duela 15.000 urte inguru azti bat bizi zitekeelako eta bere erritualetan erabili zitzakeen zintzilikariak eta margo gorrizko puntuak aurkitu direlako. Goi Paleolitoan, zehazkiago Madeleine aldian, Inguruko kobazuloetan jendeak ahuntzak eta oreinak ehizatzen zituzten bitartean, badirudi Praileaitzen pertsonaia berezi bat ezarri zela dirudi, zorua egokitu zen, harrizko aulki bat prestatu eta janariarentzat gordeleku bat eraiki.

Deskribapena:

Deba ibaiaren harroaren eskuineko magal malkartsuan aurkitzen da, 50 metro inguruko altueran. Orain dela gutxira arte ezagutzen zen sarrera ipar ekialdera orientatua dago, baina badirudi hasieran uste zena baino galeria sistema konplexuagoa duela.

Garapen nahiko luzeko kobazuloa da, sarrera nahiko zabal eta argitsuarekin. Behin barrurantz eginda, pasabide oso estuak eta areto zabalak tartekatzen dira. Harri jausi garrantzitsuak gertatu dira bertan.

Related Projects
Kontaktua

Edozein zalantza argitzeko harremanetan jarri.
Para resolver cualquier duda ponte en contacto con nosotros.

Not readable? Change text.

Start typing and press Enter to search