ondo antolatu zaitezen

Proba aurretik

Zaldei
25 km

1. Go lasterketa:

 

  • Distantzia: 25 km
  • Ordua: 09:00etan
  • Prezioa: 25€ *
  • Gehienezko denbora: 4 ordu.

* Izen emate bakoitzean barneratua: Dutxa zerbitzua, aldagelak, kontsigna, kamiseta, oroigarria, Ekainberrirako sarrera, hamaiketakoa eta lasterketako anoa 

Artzei
13 km

2. Go lasterketa:

 

  • Distantzia: 13 km
  • Ordua: 10:00etan
  • Prezioa: 15€ * 
  • Gehienezko denbora: 3 ordu.

* Izen emate bakoitzean barneratua: Dutxa zerbitzua, aldagelak, kontsigna, kamiseta, oroigarria, Ekainberrirako sarrera, hamaiketakoa eta lasterketako anoa 

Partaideek

Jakin beharrekoak 2018

BAREFOOT KATEGORIA:
Naturalki Minimal Runner:
Emakumezko eta gizonezkoen kategoriaz gain, Naturalki Minimal

Runner kategoria dugu Naturalki-k eskainia. Izena ematen duzuen unean aukera hau ere
izango duzue. Kategoria honetan parte hartzeko oinutsik edota oinetako minimalistekin
joan beharra dago, desnibelik Gabe orpoa eta aurrekaldearen artean (0 drop) eta gehienez
12mm-ko lodiera denera (%10eko marjina).
Kategoria honetan parte hartu nahi duten korrikalariek Naturalkiren stand-etik dortsala
jasotzerako unean pasa beharko dute probaren aurretik.


Naturalki Minimal Runner informazio gehiago (.PDF – gazteleraz)

GUNEAK:

 

PARTAIDE KOPURUA

Gehienezko kopurua: 500.

HORNIDURA

Helmugakoaz gain, 4 horniketa puntu atonduko dira. Postu hauetan freskagarriak eta produktu energetikoak eskainiko zaizkie partehartazaileei.

DORTSALEN BANAKETA

Dortsalak txiparekin eta lasterkariaren poltsa Zestoako Kiroldegian banatuko dira lasterketa egunean eta Zestoako turismo bulegoan jaso ahal izango dira aurreko bi egunetan. Otsailak 16 eta 17 Zestoako turismo bulegoan: 9:30-13:30 eta 15:00-17:30 Lasterketa egunean (otsailak 18): 7:45etatik – 09:15era 8:45-9:30 13km 7:45-9:00 25km

ZAINDEGIA ETA DUTXAK

Aurten salbuespen bezala dutxak Iraetako futbol zelaian izango dira Zestoako Kiroldegia izan beharrean, obrak egiten ari direlako bertan. Futbol zelaia Zestoatik 2 km-tara dago, beraz autobus bat jarriko dugu joan etorriak egiten. Autobusa 15 minuturo izango da Gurutzeko geltokitik, Iraetako futbol zelaira. Horrela korrikalariak dutxatu ondoren Zestoara bueltatzeko aukera izango dute bertako festagiroaz, pintxoez eta musikaz gozatzeko. Hurrengo urtean instalazioak berriz kiroldegian izango dira.

Ikusleek

Festa kalean egitaraua 2018

Ez gara korrikalariaren laguntzaile eta jarraitzaileetaz ahaztu eta Zestoako Plazan beraientzako prestatu dugu feria, korrikalariak onena ematen duten bitartean karrera jarraitu eta disfrutatzeko gunea. Euskal produktu eta jakien azoka antolatuko da, gune hau euskal produktuen promozio turistiko eta komertziala bultzatuz. 

EGITARAUA: Otsailaren 12an Zestoan

OTSAILAREN 18AN ZESTOAN
9:00tan Zaldei bidea (25km) lasterketaren hasiera
10:00tan Artzei bidea (13km) lasterketaren hasiera
10:00-etatik aurrera: Trikitilariak eta festa giroa Laranjadi plazan. Probako babesle diren Euskolabel, Euskaber eta Naturalki-k beren produktuak eskainiko dituzte ere bertan.
10:15ak aldera lehen korrikalariak Zestoako kaleetara iristen hasiko dira. 13:00ak arte 500 korrikalariak pasako dira.
12:30 Sari banaketa. Lehenik Artzei bidea (13km) eta ostean Zaldei bidea (25km).
13:00ak aldera, denbora maximoak beteko dira eta azken korrikalarien iritsiera.

Noiz pasako dira gune bakoitzetik?

denbora-taula

Lasterketaz gozatu nahi duten bisitariei, lasterketaren puntu hauek gomendatzen dizkiegu:

  • Aizarna: Askoentzat herriska ezezaguna enkantuz betea. Korrikalariak azkar pasako dira terreno laua delarik
  • Santa Engrazia: Agian Lasterketako punturik ikusgarriena. Korrikalariak aldapan gora ikusteko leku paregabea.
  • Endoia: Azkeneko malda gogorra. Korrikalariak sufritzen ikusteko lekua.
logo txuria

buletinera harpidetu

jarraitu gaitzazu

hemen gaude

ikusi planoa

banner-handia

© 2016 ARAZI

Kontaktua

Edozein gauzarekin... kontaktuan jarri

Start typing and press Enter to search