BAREFOOT

Naturalki

Minimal

Runner

BAREFOOT KATEGORIA


Naturalki Minimal Runner: Emakumezko eta gizonezkoen kategoriaz gain, Naturalki Minimal Runner kategoria dugu Naturalki-k eskainia. Izena ematen duzuen unean aukera hau ere 
izango duzue. Honek berezko sari eta sailkapena izango ditu.

Kategoria honetan parte hartzeko oinutsik edota oinetako minimalistekin
 joan beharra dago, desnibelik gabe orpoa eta aurrekaldearen artean (0 drop) eta gehienez
 12mm-ko lodiera denera (%10eko marjina). Baldintza hauek betetzen dituen edozein oinetako dago onartuta (zapatilak, huaracheak, etxean egindako huaracheak, fivefingersak, etab). Xedea oinen ezaugarri naturalak baliatuz korrika egiteko beste modu hau zabaldu eta haintzat hartzea da.


Kategoria honetan parte hartu nahi duten korrikalariek Naturalkiren stand-etik dortsala 
jasotzerako unean pasa beharko dute probaren aurretik. Kategoria honetan nahikoa entrenamendu ez baduzu ez da gomendagarria parte hartzea. Oinetako minimalistarekin korrika egiteko teknika eta entrenamendu bereziak landu behar dira eta hauek gabe lesio larriak pairatu daitezke.

barefoot
logo txuria

buletinera harpidetu

jarraitu gaitzazu

hemen gaude

ikusi planoa

faldoia-web-2020

© 2016 ARAZI

 Pribatasun politika – Política de privacidad | Lege pharra – Aviso legal

Kontaktua

Edozein zalantza argitzeko harremanetan jarri.
Para resolver cualquier duda ponte en contacto con nosotros.

Not readable? Change text.

Start typing and press Enter to search