kobaz

koba

trail

Araudia

1.- DATA ETA LEKUA

Kobaz Koba Trail, 2018ko otsailaren 18an. Zaldei bidea (25km) goizeko 09:00etan hasiko da eta Artzei bidea (13km) 10:00etan. Irteera eta amaiera puntuak Zestoako Foruen Plazan izango da.

2.- IBILBIDEA ETA DENBORA MAXIMOAK

Zestoako inguruko mendialdea zeharkatzen da, 25km-ko eta 17km-ko bi ibilbide dituelarik. 1560m-ko desnibel metatua du 25km-ko lasterketak eta 980m-koa 13km-tako lasterketak.

Denbora maximoak:

  • Zaldei bidea: 4 ordu (Zestoako herrigunean 17km-an 2h 50min mozketa egingo da )
  • Artzei bidea: 3 ordu

3.- GUTXIENEKO ADINA

18 urtetik gorako atletek parte har dezakete soilik.

4.- IZEN-EMATEA

* Izen-ematea: 25,00 €, 25km-tako lasterketarako eta 15,00 €, 13km-tako lasterketarako. * Izena emateko epea: 2016ko abenduaren 15tik otsailaren 15ra arte (barne): soilik internetez egin daiteke www.kirolprobak.com webgunean.

5.- SEGURTASUNA

Antolakuntzak Ardura Zibileko eta Istripuko aseguruak izango ditu. Gurutze Gorriko laguntza izango dugu. Antolakuntzak parte-hartzaile guztiei mediku-azterketa bat egitea gomendatzen die. Norberak bere gain hartu beharko du kirol jarduerak dakarren arriskua.

6.- SEINALEZTAPENA

Ibilbidea eta kilometroak behar bezala seinaleztatuta egongo dira, kartel adierazleekin. Laranja kolorez seinaleztatuko da

7.- HORNIDURA

Helmugakoaz gain, 4 hornidura puntu atonduko dira. Postu hauetan freskagarriak eta produktu energetikoak eskainiko zaizkie partehartazaileei.

8.- SAILKAPENA

EMF-FVMen araudiaren arabera egingo da kronometraia. Sailkapena argitaratu ondoren, 30 minutu egongo dira edozein erreklamazio egiteko. Denbora pasa eta gero, ofizialak egingo dira sailkapenak.

10.- BAREFOOT KATEGORIA

Aurten ere Naturalki Minimal Runner kategoria ere izango dugu: Emakumezko eta gizonezkoen kategoriaz gain, Naturalki Minimal Runner kategoria ere izango dugu Naturalki-k eskainia. Izena ematen duzuen unean aukera hau ere izango duzue. Kategoria honetan parte hartzeko oinutsik edota oinetako minimalistekin joan beharra dago, desnibelik Gabe orpoa eta aurrekaldearen artean (0 drop) eta gehienez 12mm-ko lodiera denera (%10eko marjina).

 

11.- DORTSALEN BANAKETA

Dortsalak txiparekin eta lasterkariaren poltsa Zestoako Kiroldegian banatuko dira lasterketa egunean eta  Zestoako turismo bulegoan  jaso ahal izango dira aurreko bi egunetan.

Otsailak 16 eta 17 Zestoako turismo bulegoan: 9:30-13:30 eta 15:00-17:30

Lasterketa egunean (otsailak 18):

8:00 – 09:00 25km Zaldei bidea

9:00 – 10:00 13km Artzei bidea

 

12.- INGURUGIROA


Kobaz koba lasterketak duen xedeetako bat jasangarritasuna eta ingurunearekin errespetua izatea da.
Lasterketa Pagoetako Parke naturaletik eta Izarraitz Kontserbazio bereziko eremutik pasako da.
Baita ere hainbat terreno pribatutik ere. Horregatik kontuan izan behar dute lasterketako partaide guztiak, hau da, antolakuntza, boluntario, publiko eta korrikalariak errespetu handiz jorratu behar dutela ingurugiroarekin.
Antolakuntzaren aldetik, natura errespetatzeaz aparte konpromiso hauek hartzen ditu:

  • Material birziklatuak eta biodegradarriak erabiltzea.
  • Lasterketa pasatzen den lekua lehen zegoen bezala uztea, hau da, balizak erretiratu eta probak sorturiko zabor guztia jasotzea.

Gainera antolakuntzak ahalegin handia egingo du araudian ingurugiroan buruzko dagoen puntu guztiak betetzen:

  • Derrigorrezkoa izango da markatutako ibilbidetik ez irtetea, laburbiderik egin gabe, batez ere pistaz kanpoko bidetik edo lasterketa parke naturaletik pasatzen denean. Horrek bestela kalte handia egingo baitio ingurugiroari, beti ibilbide seinalizatutik joan behar da. Arau hauek betetzen ez badira zigorrak deskalifikazioraino iritsi daiteke.

 

 

13.- ZAINDEGIA ETA DUTXAK

Iraeta Futbol zelaian izango dira dutxak. Dortsal zenbakiaren arabera leku batean edo bestean dutxatu beharko da.

GUNEA DORTSALAK
Kiroldegia  
Eskola  
Iraeta futbol zelaia  

 

PLANO BAT BEHAR DUGU (EGINDA DUGU)

14.- IBILBIDEAREN SEGURTASUNA

Antolakuntzak, proba ordezko ibilbide batetik desbideratzeko, beharrezkotzat jotzen dituen aldaketak egiteko eta, eguraldiak edota beste eragileren batek hala eskatzen badu, lasterketa bertan behera uzteko eskubide osoa izango du.

15.- LAGUNTZA EZBEHARRETAN

Partehartzaileek betekizun izango dute istripuren bat izan duen edonor laguntzea eta kontrol-guneetan edozein ezbeharren berri ematea.

16.- ERANTZUKIZUNA

Antolakuntzak bere gain hartuko du ibilbidearen barruan gertatzen den edozein istripuen ardura, baina ez korrikalarien istripuaz zabarkeriak eraginda gertatzen bada. Parte-hartzaileen objektu pertsonalei dagokienean ere ez du ardurarik izango, helburu horrekin zaindegi-zerbitzu bat izango baita kiroldegian bertan. Parte-hartzaileek izango dute euren buruari edota hirugarren pertsonei eragindako kalte ororen erantzukizuna.

17.- PARTAIDEN KOPURUA Gehienezko kopurua: 500 korrikalari.

18.- ARAUDIAREN ONARPENA Parte-hartzaile guztiek, parte hartzeagatik, araudi hau onartzen dute. Bertan agertzen ez dena EMF-FVM-ren araudia kontuan izanda ikusiko da.

 

ARGIBIDEAK: 943 833 641 – info@kobazkobatrail.com

logo txuria

buletinera harpidetu

jarraitu gaitzazu

hemen gaude

ikusi planoa

banner-horizontala

© 2016 ARAZI

Kontaktua

Edozein gauzarekin... kontaktuan jarri

Start typing and press Enter to search