KRONOLOGIA:  16.000-10.000

Azken izotzaroko urterik hotzenetan erabilitako koba: giza okupazioaren arrastoak, ehizatutako animaliak eta hainbat objektu

Altzolaras edo Granada errekaren arroaren goiko aldean kokatua, bertan Behe Madeleine aldian eta Madeleine aldiaren bukaeran gizakiak basahuntzak ehizatzen zituzten bertan, bitartean utzita egon zitekeen. Posible da Errailako Behe Madeleine aldiko okupazioak Ekaingo Behe Madeleine aldiko okupazioarekin lotura izatea. 1976an aurkitu zuten Antxieta Kultur Elkarteko kideek eta 1977 eta 1978an induskatu zen. Goiko partearen eta behekoaren artean malda handia dagoenez, sedimentu asko galdu da higaduraren ondorioz. Behe Madeleine aldia oso garai hotza izan zen eta Errailan aurkituriko fauna horren lekuko da. Gizakiek batez ere basahuntzak ehizatzen zituzten, oreinak eta sarrioak jarraiturik, urtaro epelenetan ehiza trinkotu egiten zela dirudi eta hotzetan murriztu. Bi aldare moduko aurkitu dira bertako hegoaldeko hormaren inguruan, ziurrenik kobazuloaren lekurik pribatuena zenean, agian Goi Paleolitoko gizakiek egiten zituzten erritualen lekuko dira. Harlauza batzuekin estalitako orein adardura bat, adarrean eginiko industria, itsas maskorrak eta ongi kristalizaturiko kareharri zati handiak aurkitu dira beraietan. Depositu bakoitzaren ondoan su zulo bana ere aurkitu zen. Duela 15.000 urte inguruko okupazio mailan, otso batena izateko txikiegiak diren kanido baten aztarnak aurkitu dira, gizakiarekin batera bizi izan zen lehen zakurretako bat izan daiteke. Itsas maskorren presentzia berezia da, elikadura balio gutxiko espezieen aztarna ugari aurkitu dira kobazuloa kostaldetik erlatiboki urrun dagoen arren (27-29 kilometrotara garai hartan), bertako giza komunitatearen mugikortasunaren adierazgarri dira. Batzuk zulatuta eta depositu erritualetan aurkitu dira, apaingarri moduan erabili zitezkeela pentsatzen da. Hezurrean egindako industriak ere apaindurak erakusten ditu, hala nola hagaxkek edo azagaien alakek, hezurrezko jostorratzak ere aurkitu dira. Gizakiek kobazuloa utzi ondoren, basahuntzen gorpuzkiak aurkitu dira, baina badirudi inoiz ez zela animalia haragijaleen babesleku izan, leizeetako hartzaren aztarna bat baino ez baita aurkitu bertan.

KOORDENADAK: 1º 30’ 20′ long. W 43º 12′ 32″ lat. N

Deskribapena:

Ezkurroaitz mendiaren ekialdeko magalean kokatzen da, Kobalde deitzen den inguru batean, itsas mailarekiko 230 metrotara eta Altzolaras edo Granada errekaren gainetik 40 metro inguruko altueran.

Bi sarreradun kobazulo txikia da, bata iparraldera eta bestea ekialdera, 18 metro inguruko luzera du eta 6 metro inguruko bataz besteko zabalera, planta laukizuzena du.

Galeria ia iparralde-hegoalde norabidean garatzen da eta sedimentuak malda handia erakusten du, artzainek garai berrietan eraikitako horma batzuk ere baditu.

Related Projects
Kontaktua

Edozein zalantza argitzeko harremanetan jarri.
Para resolver cualquier duda ponte en contacto con nosotros.

Not readable? Change text.

Start typing and press Enter to search