Nor gara

arazi
eta
agiro

fondo-nor-gara

Kobaz koba trail bultzatzen

Kobaz koba Trail Arazi (www.arazi.eus) eta Agiro Mendi Klubaren lankidetzaren fruitu da, Zestoako Udalaren laguntzarekin. Agiro Mendi Kluba, Zestoako mendizaleek osaturiko talde bat da, herritarrengan mendizaletasuna sustatzeko eta afizio honetaz gozatzeko osaturiko elkartea. Arazi, kultura eta turismoaren kudeaketa arloko enpresa da, beste hainbat konturen artean Ekainberri kudeatzen duena.

Arazi eta Agiro Mendi Klubaren bideak elkar gurutzatzea naturala izan da: batak Ekainberriko ondarea ezagutzera ematea eta gizarteratzea du helburutzat; besteak berriz mendizaletasunaren bidez Zestoarrek beraien inguruak, paisaiak eta ondarea ezagutu eta babestea sustatzen du.

Modu honetan, eta lankidetza honen fruitu moduan, sortu zen Kobaz koba Trail antolatzeko asmoa, mendizaletasuna eta ondarea batzen dituen kirol ekitaldia antolatzeko asmoa, bisitariek eta bertakoek gozatu zezaten Zestoataz, bere mendi eta ondare paregabeaz. Horixe da Kobazkoba Trail-ak izan nahi duena, izpiritua eta nahia, balore eder hauek sustatzen dituen ekitaldi bat sortzea: kirola, bizitza osasuntsua, ondarearen gizarteratzea, geure historiaz modu osasungarrian gozatuz, elkarrekin kirola eginez eta elkarrekin eginez.

Hala ere, proba honek aurrera jotzeko ezinbestekoa izan da eta ezingo litzateke posible izan, herritarren, Udalaren eta babesleen laguntzarik gabe. Kobaz koba Trail ideia bat besterik ez zenean iritzi baikorrak eta laguntza eskaini zigutenak dira, ideia eta ilusio hau errealitate bihurtzeko bidean, herritarren inplikazioa ezinbestekoa izan da, boluntarioen lanagatik izan ez balitz ez baitzen posible izango horrelako ekitaldi bat aurrera eramatea eta Kobaz Koba Trail ere beraiegatik da posible.

Zestoako Udala eta bertako kideak ere hasieratik egon dira probaren antolaketarekin lankidetzan eta lasterketa posible izatea erraztu dute. Udalerri txikia izanik ezinbestekoa da denok elkarrekin aurrera egitea orain arte bezala, eta hau da gure sekreturik preziatuena, elkarlana.

Azkenik lasterketa honetarako baliabideak lortzeko bidean babesleen laguntza ere ezinbestekoa izan da, beraiek lagundu bait dute beharrezkoak diren bitartekoak lortzeko finantziazioa eskainiz.

Eta azkenerako ezinbestekoak, zuentzako egiten baitugu hau guztia, bide zidorretan barrena gure mendiak zeharkatzen dituzuen kirolariok, eskerrik asko gure lana eskertzeagatik zuen izerdiarekin eta gurekin izateagatik.

Gora zuek! Zuek guztiok zarete Kobaz Koba Trail.

logo txuria

buletinera harpidetu

jarraitu gaitzazu

hemen gaude

ikusi planoa

banner-handia-2022

© 2023 ARAZI

Pribatasun politika – Política de privacidad | Lege oharra – Aviso legal

Kontaktua

Edozein zalantza argitzeko harremanetan jarri.
Para resolver cualquier duda ponte en contacto con nosotros.

Not readable? Change text.

Start typing and press Enter to search