Atzoko lasterketa IKUSGARRIA!! Zorionak guztiei!!

KOBAZ KOBA TRAIL 2017 lasterketak atzo izan ziren eta gustura izateko moduko osagaiak izan genituen Zestoan: eguraldi ederra korrika egiteko, korrikalari prestatuak ibilbidea gainditzeko, antolaketako bolondresen prestutasuna, babesleen ezinbesteko laguntza, hamaiketako anitza indarrak berreskuratzeko eta ezinbestean Zestoako herritarrek eta bisitariek eskainitako gizatasun eta txaloak.

Antolaketa taldeak, Agiro mendi taldeak eta Arazik, 2017ko edizioaz burutu duen lehen balorazio orokorra baikorra eta ona da. Aipaturiko osagaiak, indargune nabariak dira KOBAZ KOBA TRAILarentzako eta hobetzeko eremuak ere badira etorkizunerako. Hurrengo edizioetarako gogor landuko dira ahulguneak 2018ko KOBAZ KOBA TRAIL ahalik eta ederrena eta oparoena izan dadin.

Hona hemen 2017ko KOBAZ KOBA TRAILak utzi dizkigun emaitza eta lehen datuak: IRUDIAREN GAINEAN ZANPATU SAILKAPEN OSOA IKUSTEKO

About

Leave a Comment

Start typing and press Enter to search