ZESTOA, otsailak 18, 2018

KOBAZ KOBA TRAIL 2018

Izen emateak abenduaren 15etik aurrera

Irakurri

AZKEN BERRIAK

Facebook kobaz koba

Lehen gizakiaren bidetik

TRAIL

Euskal Historiaurrera garamatzan lasterketa

Azken izoztaroan euskal mendietan bizi iraun zuten lehen euskaldunak. Elur eta izotzez beteriko mendietan, ehiza eta fruitu bilketa ziren beraien bizimoduaren eta elikaduraren oinarria. Kobek eskainitako estalpeak bizileku moduan erabili zituzten, koba batetik besterako bideetan zehar ematen zuten bere bizitza. Gizaki haiek, Zestoako mendietan barrena, aztarna asko utzi dizkigute, kobak eskaintzen duten babesean. Margo paregabeak, bitxi ederrak, menhirra eta baita eguneroko jardunerako lanabesak ere. Ekain koba, UNESCOk Gizateriaren Mundu mailako ondare izendatu zuen duen garrantziagatik.

Kobaz koba Trail-ak, lehen gizakiaren bideetatik, iragana bizitzeko esperientzia paregabea eskaini nahi du. Gure arbasoen bide berdinetatik, historiaurretik gaurdainoko mendi lasterketa itzela, gure nortasunaren sustraietarainoko ibilbidea. Korrikalariek nahiz lagunek gure historiaz gozateko aukera eskainiko dugu datorren otsailaren 12an.

Zatoz euskal historia bertatik bertara bizi eta gozatzera!

logo txuria

buletinera harpidetu

jarraitu gaitzazu

hemen gaude

ikusi planoa

logoak footer

© 2016 ARAZI

Kontaktua

Edozein gauzarekin... kontaktuan jarri

Start typing and press Enter to search